Kaleidoskopioa / Caleidoscopio
27.03.2020

Materiala:
- 20 cm luzeko kartoizko tutu bat (sukaldeko paperaren tutua, esate baterako)
- Kartoi mehe zati bat, beltza
- Plastikozko poltsa bat, gardena
- Plastikozko poltsa bat, gardena
- Erregela
- Arkatza edo errotulagailua
- Kuterra
- Orriak bereizteko plastikozko lau orri lodi
- Tipula papera
- Guraizeak
- Gomazko zerrenda bat
- Zinta itsasgarria
- Koloretako bolatxoak, paper zatiak, koloretako paper pinportaduna, etab.
- Eranskailuak eta opariak biltzeko papera
Prozesua:
- Marraztu 20 x 10 cm-ko laukizuzen bat, plastikozko orri garden batean.
- Moztu eta marraztu hiru lerro, laukizuzen berdinak eratzeko moduan, irudian agertzen den moduan (adi: laukizuzenetako batek zabalagoa izan behar du).
- Tolestu plastikoa lerroei jarraituz -hiruki formako egitura bat lortuko duzu horrela-, zerrendarik luzeena kanpoko aldean utzita.
- Itsatsi zinta itsasgarriaz zerrendarik zabalena.
- Sartu triangelua kartoizko tutuan.
- Jarri tutua bertikalean, kartoi mehe beltz baten gainean.
- Marraztu ingurua, disko bat lortzeko; egin zulo bat diskoaren erdian, eta itsatsi tutuaren mutur batean, zinta itsasgarria erabiliz.
- Tutuaren beste muturrean, jarri plastikozko poltsa garden baten zati bat, eta zapaldu, beheragune bat sortzeko. Jarri koloretako bolatxoak, koloretako paper zatitxo txikiak, etab.
- Jarri tipula papera bolatxoak eta papertxoak dituen plastikozko poltsa zati horren gainean.
- Jarri gomazko zerrenda bat, paperari eta plastikoari eusteko. Ziurtatu dena ongi eutsita dagoela.
- Moztu soberako zatiak, eta apaindu tutua opari paper edo eranskailuekin.
Kaleidoskopioa prest dago! Orain, hartu, eta begiratu kartoi mehe beltzaren zulotik barrena, tutua birarazten duzun bitartean. Begira zer forma eta kolore politak!